Página de inicio

Arima Soul: Lidia Insaustik (ahotsa) eta Mikel Makalak (baxua) sortutako Soul musika proiektu berria dugu, geroago Paul San Martin (teklatuak) eta Hilario Rodeiro (bateria) gehitu zirelarik. 70eko hamarkadako Rhythm & Blues, Soul, Funk, Groove eta Jazz taldeen eragin argiarekin, baina baita estilo horietako korronte garaikideenari begira ere, hau da Neo-Soul izenekoa. Zuzenekoetan, euskaraz abestutako abesti propioak jotzeaz gain, estiloaren zenbait adierazleren bertsioak interpretatzen dituzte: Bill Withers, Etta James, Curtis Mayfield, Dee Dee Bridgewater, Marie “Queenie” Lyons, … 2020ko udan Fredi Pelaezen Pottoko estudioan 5 kantu orijinalez osoturiko EP bat grabatu dute.

Lidia Insausti: Donostiako abeslari eta interpretea. Gaztea izan arren, eskarmentu handia duen abeslaria dugu, eta ahots nagusi eta korista bezala jo eta grabatu du, besteak beste: Sky Beats, Ghost Number & His Tipsy Gypsies, Jexuxmai & Noizbehinka,… taldeekin. Gaur egun baita Gospel-Soul estiloko: Ispirit eta Evening Prayer egitasmoetan parte hartzen du.

Makala: Ezizen honen atzean Mikel Unzurrunzaga Schmitz dugu, DJ Makala bezala ere ezaguna. Euskal Herrian ibilbide luzea duen musikaria. Estudioko hainbat disko argitaratu ditu hainbat diskoetxetan: Metak, Lovemonk, Elkar eta Orrua Diskak. Proiektu honetarako, bere musika tresna berreskuratu du, baxu elektrikoa, alegia.

Paul San Martin: Jazz pianoan lizentziatutako musikari donostiarra. Bere pasio nagusia Blues musika da, 12 urterekin piano klasikoarekin hasi zenetik. Bluesarekin lehen harremana 60ko hamarkadako Rhythm & Blues talde britainiarren bidez izan zuen. 15 urte zituenetik dabil agertokietan, eta hainbat disko grabatu ditu bai bere izenpean, baita beste artista zein talde batzuekin kolaboratu ere.

Hilario Rodeiro: Donostian bizi den musikari polifazetikoa, estilo askotako interpretea, konpositorea, inprobisatzaile elektronikoa eta grabazio-estudioetako saio-musikaria. Musikenen, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian lizentziaduna. Gaur egun, bateria eta perkusioa jotzen ditu Pamplona Jazz Orquesta, R.S.Faktor, Fredi Peláez Quintet… bezalako taldeetan.

Arima Soul: es el nuevo proyecto de música Soul (“Arima” en euskera) creado inicialmente por Lidia Insausti (voz) y Mikel Makala (bajo), incorporándose más tarde Paul San Martin (teclados) e Hilario Rodeiro (batería). Con clara influencia del Rhythm & Blues, Soul, Funk, Groove y Jazz de los 70’s, pero también con una mirada puesta en la corriente más contemporánea de estos estilos, como es el Neo-Soul. En los directos, además de tocar temas propios cantados en euskera, interpretan versiones de algunos exponentes del género como son Bill Withers, Etta James, Curtis Mayfield, Dee Dee Bridgewater, Marie “Queenie” Lyons,… En el verano del 2020 han grabado un EP con 5 temas originales propios en el estudio Pottoko de Fredi Peláez. 

Lidia Insausti: Cantante e intérprete de Donostia-San Sebastián. A pesar de su juventud tiene amplia experiencia como vocalista, ha grabado y actuado como voz principal y corista en formaciones como Sky Beats, Ghost Number & His Tipsy Gypsies, Jexuxmai & Noizbehinka,… y en la actualidad en los grupos de Góspel-Soul, Ispirit y Evening Prayer. 

Makala: Tras este nombre se esconde Mikel Unzurrunzaga Schmitz, también conocido como DJ Makala. Activista musical con amplia trayectoria en el panorama del País Vasco. Tiene varios discos de estudio publicados en diferentes discográficas como Metak, Lovemonk, Elkar y Orrua Diskak. Para este proyecto recupera su instrumento que es el bajo eléctrico. 

Paul San Martin: Músico donostiarra licenciado en piano Jazz. Su gran pasión es el blues desde que empezó con el piano clásico a los doce años. Su primer contacto con el Blues fue a través de los grupos de Rhythm& Blues británico de los 60. Lleva en los escenarios desde los 15 años y ha grabado varios discos bajo su nombre, así como colaborado con otros artistas y bandas. 

Hilario Rodeiro: Músico polifacético residente en Donostia-San Sebastián, intérprete en infinidad de estilos, compositor, improvisador electrónico y músico de sesión en estudios de grabación. Licenciado en Musikene, Centro Superior de Música del País Vasco. Actualmente forma parte tocando la batería y percusión en agrupaciones como Pamplona Jazz Orquesta, R.S.Faktor, Fredi Peláez Quintet,… 

Crea tu página web en WordPress.com
Empieza ahora